San Miguel Liga
Kaikuk O Groven irabazi eta lidergoa berreskuratu du
Erredakzioa
Sestaoko traineruak 'Euskadi Saboreala' Bandera San Juanen eta Urdaibaien aurretik irabazi du, eta 'Bizkaittarra' ontziak San Miguel Ligako lidergoa berreskuratu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kaikuk erakustaldia eman du O Groven, eta Jose Luis Kortaren mutilek San Miguel Ligako lidergoa berreskuratu dute. Sestaoko ontziak ohorezko txanda Urdaibairen eta Hondarribiaren aurretik aise irabazi du, eta San Juanen denbora ia 6 segundotan hobetu du. Arrosek bigarren txandan erakustaldi paregabea eman dute, eta estropadako bigarren denborarik onena lotu dute. Tiranek etxean ezin izan du emaitza ona lortu, eta Galiziako taldeak estropada bosgarren postuan bukatu du.
Hondarribiak San Miguel Ligako lidergoa galdu du, Gipuzkoako ontziak soilik 9 puntu lortu baititu. Honela, sailkapen nagusian Kaikuk Hondarribiarekin puntu bakarreko aldea du. San Juan hirugarren kokatu da, liderraren 10 puntura eta azkeneko postuan, 7 punturekin, Zierbenak jarraitzen du, Zumaiaren atzetik.
Euskadi Saboreala Bandera :
1 Kaiku Ambilamp 19:42,84 12 puntu
2 San Juan Iberdrola 19:48,68 11
3 Urdaibai Umpro Avia 19:53,56 10
4 Hondarribia Orsa 19:54,46 9
5 Tiran Pereira 20:04,64 8
6 Pedreña 20:08,52 7
7 San Pedro Ecolmare 20:08,94 6
8 Astillero 20:11,44 5
9 Castro 20:21,60 4
10 Portugalete Eulen 20:33,54 3
11 Zierbena Bahías Bizkaia 20:36,38 2
12 Zumaia Altuna y Uria 20:44,12 1
San Miguel Ligako sailkapena:
1 Kaiku Ambilamp 55 puntu
2 Hondarribia Orsa 54
3 San Juan Iberdrola 45
4 Urdaibai Umpro Avia 44
5 Tiran Pereira 44
6 San Pedro Ecolmare 33
7 Astillero 26
8 Pedreña 25
9 Castro 21
10 Portugalete Eulen 20
11 Zumaia Altuna y Uria 16
12 Zierbena Bahías Bizkaia 7