Ez da jokatuko
Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen jardunaldia, bertan behera itsaso zakarragatik
EITB Media
A Coruñako Banderako lehen jardunaldia bertan behera geratu da, eta, hortaz, maila gorenetako denboraldiaren hasiera fiziala uztailaren 2an izango da. Itsaso zakarrak eragin du estreinako estropada ez jokatzea.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskotren eta Eusko Label ligetako 2023 denboraldiaren hasiera bertan behera geratu da. Larunbat honetan, uztailaren 1ean, zen jokatzekoa A Coruñako Banderako lehen jardunaldia, baina itsaso zakarraren eraginez, traineruek ezin izan dute uretaratu.
Hala iragarri du Traineru Kluben Elkarteak (TKE) larunbat arratsalde honetan. Benigno Silvak, TKEko batzorde teknikoko presidenteak, estropada bertan behera uzteko arrazoiak azaldu ditu: "Ontziratzeko baldintzak oso zailak dira, denbora gutxi dago olatuen artean, olatuen altuera handia da, baita ajea ere, eta ia ez dago denborarik horretarako".
"Uste dut estropada egitea arrisku handiegia hartzea litzatekeela eta tripulazioren batek ezbehar arriskutsuren bat izan dezakeela; beraz, zentzuzkoena bertan behera uztea da eta ea bihar aurrera eramaterik dugun", iragarri du.
Beraz, denboraldia igande honetan, uztailak 2, hasiko da ofizialki.