Itxi

El Correo-Kutxabank Ikurriña

Urdaibai, jaun eta jabe Lekeition

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bizkaitarrek beste erakustaldi bat eman dute eta El Correo Ikurriña irabazteko. Donostiarra 16 segundora geratu da, bigarren txandatik, Zierbena hirugrren 19ra eta Hondarribia laugarren, 24ra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urdaibaik gero eta gertuago du Eusko Label Ligako koroa, igande honetan Lekeition jokatutako El Correo-Kutxabank Ikurrina aise irabazita. Horrela, bizkaitarrek handitu egin dute sailkapen nagusian Hondarribiarekin duen aldea: Bou Bizkaiak 123 puntu dauzka orain eta Ama Guadalupekoak 117.

Gorka Aranberrik zuzendutako ontzia hasieratik hasi da aurkariekiko aldea zabaltzen. Lehen luzeko lehen metroetan 4 segundo atera dizkio Zierbenari eta Oriori, eta 5 Hondarribiari. Lehen ziabogan, Zierbenak 4 segundora egoten jarraitu du; Hondarribiak, berriz, 8 segundora egin du maniobra eta Oriok 14 segundo geroago.

Estropada bigarren luzean erabaki du Bermeok, Zierbenak norabidea aldatu duela aprobetxatuta. Bou Bizkaia geldiezin, berriro ere. Bigarren ziabogan, 10:16ko denbora egin dute, bigarren txandan azkarrena izan den Donostiarrak baino 7 segundo gutxiago. Zierbenak 10 segundora egin du maniobra, 17ra egin du Hondarribiak eta 18ra Oriok.

Estropadaren bigarren zatia Urdaibairen erakustaldia izan da. Ohorezko txandaren amaieran izandako denborak eta aldeak ikustea baino ez dago: Iker Zabalak entrenatutako ontziak 21:02ko denbora egin du, Zierbena 19 segundora sartu da, Hondarribia 24ra eta Orio 51ra.

Ikurrinaren azken sailkapenean, bigarren denborarik onena Donostiarrak egin du. Bigarren txandan aritu dira eta garaipen erosoa lortu dute, Getariaren, Caboren eta Kaikuren aurretik. Getaria 16 segundora sartu da, galiziarrak 49ra eta sestaoarrak 49ra.

Lehenengo txandan, Lekittarra jaun eta jabe izan da Ondarroaren, Samertolameuren eta Santurtziren aurretik. Itsasoko Ama larri dabil sailkapen nagusian, azken aurreko postuan da, Samertolameuko galiziarrak bakarrik ditu atzetik, 3 puntura, eta aurretik Ondarroa dago, baina 16 puntuko aldearekin.

Urdaibai, lider sendoa

Eusko Label Ligako sailkapeneko goiko postuetan, Urdaibai da lehen postuan, 123 puntu eta 7 garaipenekin; Hondarribia bigarren da, 117 punturekin eta bi garaipenekin; eta Zierbena hirugarren da, 112 puntu eta garaipen batekin.

El Correo Ikurriñako denborak

Eusko Label Ligako sailkapena

Albisteak (3)

Bideoak (3)