Itxi

EUSKO LABEL LIGA

Urdaibaik irabazi du Zarauzko Ikurriña, bi jardunaldietan erakustaldia emanda

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zierbena bigarren izan da, bigarren txanda nagusitasunez irabazita, Donostiarra hirugarren eta Hondraribia laugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urdaibaik enegarren erakustaldia eman du aurtengo Eusko Label Ligan, Zarauzko Ikurrinako bi jardunaldiak aise irabazita. Larunbateko jardunaldian bezala, igandekoan ere Bou Bizkaia jaun eta jabe izan da ohorezko txandan, eta gero eta gertuago dagoen Kontxako estropada irabazteko ere faborito nagusiak direla argi eta garbi utzi dute.

Gorka Aranberriren ontziak txiki utzi ditu aurkari guztiak. 6 segundo atera dizkio bigarren txandan denbora bikaina egin duen Zierbenari, 17 Donostiarrari, 19 Hondarribiari eta 35 gaur onenekin batera aritu den Oriori. Ikurrinako sailkapen orokorrean, Urdaibaik 32 segundo atera dizkio Zierbenari, 36 Donostiarrari eta 39 Hondarribiari. Bou Bizkaia, jaun eta jabe izan da.

Lan erdietarako, Bou Bizkaiak ia erabakita izan du txanda, hortik aurrera Zierbenak bigarren txandan egindako denbora hobetzea izan da bermeotarren helburua. Txandako aurkariak mendean hartuta, erlojuaren kontra aritu da Urdaibai, larunbatean Oriok bigarren txandan egindako denbora hobetzeko aritu zen bezala, baina gaurkoan Zierbenaren denbora hobetzeko.

Ordura arte, Donostiarrak eta Hondarribiak nahiko ondo eutsi diote Aranberriren eskifaiari, estropada buruan ere izan dira zenbait momentutan, baina momentuko distira izan da. Bermeo gainontzekoen gainetik da, eta hori argi eta garbi geratu da Zarauzko uretan.

Gaur ere, arraunean baino hegan egin du traineru bizkaitarrak, eta azken metroetan Zierbenaren denbora hobetzea lortu du. 19:58ko denbora egin dute bermeotarrek helmugan, galipoena baino 7 segundo azkarragoa.

Lehen txandari dagokionez, Ondarroa izan da onena, Santurtziren, Kaikuren eta Samertolameuren aurretik.

Urdaibai, sendo lidergoan

Eusko Label Ligako sailkapenean, Urdaibai lider da 164 puntu eta 9 garaipenekin, Zierbena da orain bigarren, Hondarribiarekin 155 puntura berdinduta, baina bizkaitarrek gipuzkoarrek baino garaipen bat gehiago dute.

Sailkapeneko beheko aldean, berriz, Santurtzik Samertolameuk baino 12 puntu gehiago ditu orain.

Zarauzko Ikurriñako 2. jardunaldiko sailkapena

Zarauzko Ikurriñako sailkapen nagusia

Eusko Label Ligako sailkapena

Albisteak (3)

Bideoak (3)