Itxi

128. edizioa

42 traineru, Kontxako Banderako sailkapen estropadetan

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Emakumezkoen 18 ontzi eta gizonezkoen 24 lehiatuko dira guztira. Rianxo ez da emakumezkoen sailkatze-estropadan izango, patroi baten heriotzagatik. Zuzenean jarraitu ahal izango dira proba guztiak, ETB1en eta eitb.eus-en.

Kontxako Banderaren Artxiboko argazkia. EFE

42 traineruk hartuko dute parte aurten asteazken eta ostegun honetan, abuztuak 30 eta 31, jokatuko diren Kontxako Banderaren sailkapen estropadetan. Horietatik 18 emakumezkoenak dira, eta beste 24, berriz, gizonezkoenak. Rianxoko emakumezkoen ontzia ez da asteazkeneko Kontxarako sailkatze-estropadan izango, euren patroietako baten heriotzaren ondorioz. Galiziako klubak aditzera emandakoaren arabera, ez daude lehiatzeko "indar nahikoarekin".

Bai sailkapen estropadak bai ondorengo jardunaldiak zuzenean izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Erlojupeko sailkapen probak 18:00etan hasiko dira, eta hor jakingo dugu kategoria bakoitzean zein traineruk lortuko duten aurrera egitea. Ziaboga bakarrarekin, emakumeek 1,5 milia egin beharko dituzte, eta gizonezkoek, 3.

Emaitza horiek ez dute behin-betiko sailkapenerako balio. Izan ere, bi jardunaldi nagusietako denborak soilik batuko dituzte, Bermeo eta Orio egungo txapeldunen lekukoa nork hartuko duten erabakitzeko.

Ondoren, Kontxako Banderaren lehia irailaren 3an eta 10ean jokatuko dute. Emakumezkoen kategorian, 11:00etan ekingo diote lanari bi egunetan; gizonezkoen mailan, ordea, 12:00etan.

Emakumezkoen sailkapen probetan izango diren taldeak, abuztuaren 30ean:

A multzoa

- Cabo

- Chapela

- Donostia Arraun Lagunak

- Hondarribia

- Hibaika

- Kaiku

- Orio

- Tiran

- Tolosaldea

- Zumaia

B multzoa

- Cesantes

- Perillo

- Deustu

- Hernani

- Mugardos

- Ondarroa

- Astillero

- Zarautz


Gizonezkoen sailkapen probetan izango diren taldeak, abuztuaren 31n:

A multzoa

- Arkote

- Cabo

- Ares

- Getaria

- Hondarribia

- Kaiku

- Lekittarra

- Ondarroa

- Orio

- Samertolameu

- Santurtzi

- Zierbena

B multzoa

- Urdaibai

- Bueu-Simei

- Zumaia

- Deustu

- Elantxobe

- Lapurdi

- Mutriku

- San Juan

- San Pedro

- Hibaika

- Tiran

- Zarautz

OHARRA: Donostiarra etxeko trainerua dagoeneko sailkatuta dago emakumezkoetan zein gizonezkoetan, araudian hala jasotzen denez, eta bandera irabazteko zortzi ontzietako bat izango da bi estropadetan.

Albisteak (2)