ERLOJUPEKOA
2023ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
EITB MEDIA
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Tolosaldea izango da. Bestalde, Perillo arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Asteazken eguerdian zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera ordena.
Zozketaren emaitzaren arabera, Tolosaldea izango da lehena arraun egiten, eta Caboko ontziak itxiko du A multzoko traineruen txanda. Ondoren, B multzokoek ekingo diote lehiari, eta Hernani abiatuko da guztien aurretik; helmugaratzen azkena, berriz, Perillo izango da.
Emanaldia zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
Ez da sorpresarik aurreikusten, eta Donostiarraz gain (aldez aurretik sailkatuta dago, Gipuzkoako traineru ofiziala delako), Orio eta Arraun Lagunak (Euskotren Ligako irabazlea) ere sailkatzea espero da, faborito nagusiak direlako.
Tolosaldea, Hondarribia eta Hibaika ere igande honetako lehen jardunaldirako sailkatuko direla dirudi. Zalantza gehiago daude Cabo eta Tiran ontzi galiziarren inguruan; izan ere, Euskotren Ligako sailkapenean azkenak izan dira, eta bigarren mailako talde onenak izango dituzte aurkari zuzenak: Kaiku, Zumaia eta Zarautz, besteak beste.
SAILKATZE-ESTROPADAREN ORDENA:
A multzoa
1. Tolosaldea
2. Orio
3. Donostia Arraun Lagunak
4. Kaiku
5. Hibaika
6. Tiran
7. Hondarribia
8. Chapela
9. Cabo
B multzoa
10. Hernani
11. Deustu
12. Astillero
13. Zarautz
14. Ondarroa
15. Mugardos
16. Cesantes
17. Zumaia
18. Perillo