Itxi

2023ko Kontxako Bandera

Abian da Kontxako Banderako lehen jardunaldia

EITB Media

Leer en Castellano

Emakumezkoen estropada 11:00etan hasi da eta gizonezkoena 12:00etan hasiko da. Kontxako Bandera zuzenean jarraitu daiteke eitb.eus-en eta ETB1en, 10:45etik aurrera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jendetza bildu da Donostian, 2023ko Kontxako Bandera ikusteko. Igande honetan da, izan ere, lehenengo jardunaldia. ETB1 eta eitb.eus zuzenean eskaintzen ari dira estropadak, 10:45ean hasita.

Emakumezkoen zein gizonezkoen proban, zortzi traineru arituko dira lehian. Emakumezkoen Kontxako lehen jardunaldia 11:00etan hasi da; gizonezkoena, aldiz, 12:00etan.

Emakumezkoen proban, hauek lehiatuko dira: Donostiarra, Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, Hibaika eta Kaiku. Lehen txandan, Hibaika, Orio, Zumaia eta Kaiku arituko dira; bigarrenean, aldiz, Tolosaldea, Donostiarra, Arraun Lagunak eta Hondarribia.

Gizonezkoen proban, hauek ibiliko dira Kontxako Bandera irabazteko lehian: Donostiarra, Zierbena, Hondarribia, Orio, Urdaibai, Cabo, Getaria eta Ondarroa. Lehen txandan, Donostiarra, Zierbena, Orio eta Hondarribia. arituko dira; bigarrenean, berriz, Cabo, Getaria, Ondarroa eta Urdaibai.

Bestalde, eguraldiari dagokionez, giro eguzkitsua espero da igande honetarako. Euskalmetek iragarri duenez, 18 eta 28 gradu arteko tenperaturak izango dira Donostian. Gainera, Itsasoan, estropaden momentuan, litekeena da ekialdeko ipar-ekialdeko haizeak jotzea 3ko indarrarekin. Gutxi gorabehera, metro bateko olatuak sortuko dira, eta 9 edo 10 segundo izango dira batetik bestera.

Itsasbehera 13:33an izango da; itsasgora, aldiz, 19:51n.

Albisteak (3)

Bideoak (1)