Itxi

Entrenatzaile berria

Jon Elortegi izango da Kaikuren entrenatzailea, 2024ko Eusko Label Ligan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Entrenatzaile bizkaitarrak Jose Luis Korta ordezkatuko du; izan ere, azken hori Castrok fitxatu du. 2023an, Elortegi arraunlari aritu da, Kaikun; 2024an, besteak beste, helburu izango ditu Sestaoko taldea "sendotzea" eta Ligan emaitzak "hobetzea".

Jon Elortegik Kaiku entrenatuko du, 2024an. Argazkia: Kaiku.

Jon Elortegi izango da Kaikuren entrenatzailea, 2024ko Eusko Label Ligan, Sestaoko klubak astearte gauean iragarri duenez. Elortegik Jose Luis Korta ordezkatuko du karguan; izan ere, azken hori Castrok fitxatu du. 2023an, Elortegi arraunlari aritu da, Kaikun, eta 2024an, besteak beste, helburu izango du Sestaoko taldea "sendotzea" eta Ligan emaitzak "hobetzea"; Kaiku bederatzigarren postuan saikatu da, txapelketan.

Hala, Kaikuk gogora ekarri du Elortegik, 46 urtekoa bera, 32 denboraldi daramatzala arraunean, arraunlari edo entrenatzaile gisa. Ibilaldi horretan, entrenatu ditu Deustu (2017tik 2019ra), Urdaibai (2020tik 2021era) eta Zierbena (2022an); palmaresean, hiru Liga eta bederatzi Kontxako Bandera ditu.

"Etorkizunaren aldeko apustua" egin du Kaikuk; klubaren asmoa da, halaber, "arraunaren atal guztiak eta klubeko kategoria guztiak bilduko dituen kirol proiektu bakarraren alde lan egiten jarraitzea".

 

Albisteak (4)