Pasaian
Kaikuk Iberdrola Bandera erakustaldi batekin irabazi du
Erredakzioa
Sestaoko ontziak garaipen ederrra lortu du, eta Hondarribiarekin batera San Miguel Ligako lidergoan kokatu da. Tiranek bigarren postu garrantzitsua lortu du
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kaikuk Tiran eta Hondarribia bikain gainditu ditu, eta ‘Bizkaitarra’ ontziak Pasaiako III Iberdrola Bandera irabazi du. Sestaoko taldeak erlojupekoan erakustaldia eman du. Traineruek itsasadarrean eta itsasoan arraun egin behar izan dute, eta aldea nahiko handiak izan dira. Tiranek ere estropada oso ona egin du, Galiziako ontziak bigarren txanda eta Banderako bigarren postua lortu baitu. Hondarribiak azkeneko luzean sakatu egin behar izan du, eta ‘Ama Guadalupekoa’ ontziak lidergoari eutsi dio. Hala ere, Kaiku eta Hondarribia 97 punturekin sailkapeneko aurreneko postuan batera daude.
Portugaletek estropadako lehenengo txanda irabazi du, eta ‘Jarrillera’ ontziak sailkapen nagusia aurrerapauso ederra eman du. Zierbenak, 13 punturekin, San Miguel Ligako azkeneko postuan jarraitzen du.
Estropadako sailkapena:
1 Kaiku Ambilamp 20:11,18 12 puntu
2 Tiran Pereira 20:23,48 11
3 Hondarribia Orsa 20:23,80 10
4 Urdaibai Umpro Avia 20:24,06 9
5 San Juan Iberdrola 20:37,46 8
6 San Pedro Ecolmare 20:39,02 7
7 Portugalete Eulen 20:41,38 6
8 Zumaia Altuna y Uria 20:48,80 5
9 Astillero 20:49,34 4
10 Castro 20:55,72 3
11 Pedreña 21:00,48 2
12 Zierbena Bahias Bizkaia 21:02,38 1
Sailkapen nagusia:
1 Hondarribia Orsa 97
2 Kaiku Ambilamp 97
3 Urdaibai Umpro Avia 85
4 Tirán Pereira 77
5 San Juan Iberdrola 76
6 San Pedro Ecolmare 66
7 Castro 42
8 Astillero 40
9 Portugalete Eulen 39
10 Pedreña 38
11 Zumaia Altuna y Uria 32
12 Zierbena Bahías Bizkaia 13