Orion
Kaiku, Euskadiko txapelduna
Erredakzioa
Bizkaitarra Urdaibairen eta Hondarribiaren aurretik nagusitu da Euskadiko Traineru Txapelketan. San Juanek laugarren bukatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kaikuk irabazi du Orioko uretan jokatu den Euskadiko Traineru Txapelketa. Proba lehiatua izan da eta Bizkaitarra Urdaibairen (+ 11.18) eta Hondarribiaren (+14.52) aurretik sailkatu da. Laugarren postua San Juanentzat izan da, irabazlearengandik 16.84ra.
San Pedro, Portugalete, Santurtzi eta Zumaia izan dira bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren, hurrenez hurren.
Euskadi Traineru Txapelketako sailkapena:
.1. Kaiku 19.54
.2. Urdaibai 20.05
.3. Hondarribia 20.08
.4. San Juan 20.10
.5. San Pedro 20.15
.6. Portugalete 20.18
.7. Santurtzi 20.27
.8. Zumaia 20.48.
Emakumezkoetan, Getaria-Tolosa izan da jaun eta jabe, San Juan, Zumaia eta Orio traineruen aurretik.