Dopina
TKEk zigorra ezarri dio Cabo da Cruzeko arraunlari bati dopinagatik
EITB Media
Traineruen Kluben Elkarteak jakinarazi duenez, Roberto Torres Lopezek positibo eman zuen Zarauzko Ikurrinan egindako dopin kontrol batean. Ondorioz, datorren denboraldiko lehen lau estropadetan ezingo du parte hartu, hori baita diziplina epaileak ezarri dion zigorra.
Roberto Torres Lopez Cabo da Cruz taldeko arraunlariak positibo eman zuen kokainan 2023ko abuztuaren 19an Zarauzko Ikurrinan egindako dopin kontrol batean, Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) jakinarazi duenez.
Horren aurrean, TKEko diziplina epaileak zigorra ezarri dio: Torres Lopezek ezingo du parte hartu datorren denboraldiko TKE ligako lehen lau estropadetan. Horrez gain, arraunlariak dopin kontrola egin beharko du, bere kabuz, zigorra bete osteko lehen estropadan parte hartu aurretik.