9 segundo Hondarribiari
Kaikuk erakustaldia eman du Zarautzeko Banderaren lehen jardunaldian
Erredakzioa
Bizkaiko taldeak bederatzi segundo atera dizkio bigarren izan den Hondarribiari. Urdaibai izan da hirugarren, eta bigarren txandan lehiatu den San Pedrok bukatu du laugarren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kaikuk irabazi du Zarautzeko Banderaren lehen jardunaldia, eta San Miguel Ligako sailkapenean lidergoa sendotu dute. Talde bizkaitarrak 19:31,27ko denbora egin du.
Hondarribia izan da bigarren bederatzi segundora, eta oso zail izango du Kaikuri Bandera kentzea. Kaikuk hiru puntuko aldea du Hondarribiarekiko sailkapen nagusian. Urdaibai hirugarren izan da irabazlearengandik 27,59 segundora, eta San Pedrok ezustekoa eman du laugarren bukatuta. Tiran gainditu dute San Pedrokoek nahiz eta bigarren txandan lehiatu diren.
Iganderako, bederatzi segundoko aldea du Kaikuk Hondarribiarekiko, eta talde bizkaitarrak poltsikoan du Bandera irabaztea.
Estropadako sailkapena:
1 Kaiku Ambilamp 19:31,04
2 Hondarribia Orsa 19:40,34
3 Urdaibai Umpro Avia 19:58,82
4 San Pedro Ecolmare 20:03,30
5 Tiran Pereira 20:07,48
6 San Juan Iberdrola 20:16,26
7 Portugalete Eulen 20:20,20
8 Astillero 20:25,98
9 Castro 20:28,24
10 Zierbena Bahías Bizkaia 20:34,70
11 Pedreña 20:41,56
12 Zumaia Altuna y Uria 21:00,26
Sailkapen nagusia:
1 Kaiku Ambilamp 141 puntu
2 Hondarribia Orsa 138
3 Urdaibai Umpro Avia 123
4 Tirán Pereira 115
5 San Pedro Ecolmare 103
6 San Juan Iberdrola 99
7 Castro 64
8 Portugalete Eulen 60
9 Astillero 55
10 Pedreña 52
11 Zumaia Altuna y Uria 44
12 Zierbena Bahías Bizkaia 20