Itxi

San Miguel Liga

Kaikuk Ambilamp Bandera erakustaldia emanda irabazi du

Erredakzioa

Sestaoko ontziak Portugaleteko Ambilamp Bandera Hondarribiaren eta Urdaibairen aurretik irabazi du. Castro Astilleroren kalean sartzeagatik bigarren txandan kanporatu dute epaileek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kaikuk San Miguel Liga erabakita utzi du, Portugaleteko uretan Ambilamp Bandera eskuratuta. Jose Luis Kortaren mutilek erakustaldia eman dute, eta ohorezko txanda Hondarribiaren, Urdaibairen eta Tiranen aurretik irabazi dute. Bermeoko ontzia Kaikuren atzetik heldu da helmugara, baina irteeran 3 segundoko zigorra izan du.

Bi estropadaren faltan, sailkapen nagusian Kaikuk 13 puntu ateratzen dizkio Hondarribiari. Honela, gauza arrarorik gertatzen ez bada, Sestaokoek bigarren urtez jarraian San Miguel Liga irabaziko dute.

Bigarren txandan Castro Astilleroren kalera sartu da, eta epaileek estropadatik kanporatu dute ‘La Marinera’ ontzia. Bigarren txandako azkarrena San Pedro izan da, eta Pedreñak lehenengo txanda aise irabazi du.

Zierbenak San Miguel Ligari agur esan dio, eta Zumaiak playoffetan mailari eusteko borrokatu beharko du.

Estropadako sailkapena:

1 Kaiku Ambilamp 19:13,94   12
2 Hondarribia Orsa 19:27,56  11
3 Urdaibai Umpro Avia  19:28,90   10
4 Tiran Pereira 19:29,22 9
5 San Pedro Ecolmare 19:44,86 8
6 Pedreña 19:47,36 7
7 San Juan Iberdrola 19:49,30 6
8 Zierbena Bahias Bizkaia 19:56,84 5
9 Astillero 20:05,32 4
10 Portugalete Eulen 20:07,64 3
11 Zumaia Altuna y Uria 20:08,66 2
12 Castro Kanporatua  0

Sailkapen nagusia:

1 Kaiku Ambilamp 175 puntu
2 Hondarribia Orsa 162
3 Urdaibai Umpro Avia 152
4 Tiran Pereira 145
5 San Pedro Ecolmare 124
6 San Juan Iberdrola 123
7 Castro 76
8 Astillero 73
9 Portugalete Eulen 68
10 Pedreña 67
11 Zumaia Altuna y Uria 49
12 Zierbena Bahias Bizkaia 33


Albisteak (2)

Bideoak (1)