ARRAUNA
Virginia Diazek ez du banakako sculleko A finalerako txartela lortu
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Basque Teameko arraunlariak seigarren amaitu du finalaurrekoa, 7 minutu eta 37 segundoko denborarekin; hortaz, B finalean lehiatuko da.
Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak seigarren amaitu du banakako sculleko finalaurrekoa, 7 minutu eta 37 segundoko denbora osatuta; beraz, ez du A finalean lehiatzeko aukerarik izango.
Diazen seriean, Karolien Florijn holandarra, Tara Rigney australiarra eta Desislava Angelova bulgariarra sailkatu dira A finalerako.