Itxi

129. edizioa

Emakumezkoen 20 traineru eta gizonezkoen 23, Kontxako estropada jokatzeko txartelaren bila

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Iaz baino bi ontzi gehiago izango dira emakumezkoetan, eta sailkapen probak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en, 17:45etik aurrera: asteazkenean gizonezkoena eta ostegunean emakumezkoena.

Your browser doesn’t support HTML5 video

43 traineruk hartuko dute parte aurten abuztuaren 28an eta 29an, asteazkena eta osteguna, jokatuko diren Donostiako Banderarako sailkatzeko estropadetan. Horietatik 20 emakumezkoenak dira, eta 23, berriz, gizonezkoenak.

Sailkapen estropadak eta ondorengo jardunaldiak zuzenean izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Erlojupekoa eginda jokatuko dituzte, 18:00etan hasita, eta traineru guztiek bukatutakoan jakingo dugu nortzuk sailkatu diren Kontxako estropadarako. Emakumeek 1,5 milia egin beharko dituzte, ziaboga bakarra eginda; gizonezkoek, berriz, hiru egin beharko dituzte.

Emaitza horiek ez dute behin betiko sailkapenerako balio. Izan ere, bi jardunaldi nagusietako denborak baliatuko dituzte Urdaibai eta Arraun Lagunak egungo txapeldunen lekukoa nork hartuko duten argitzeko.

Irailaren 1ean eta 8an jokatuko dute Kontxako Banderaren lehia. Emakumezkoen kategorian, 11:00etan ekingo diote lanari bi egunetan; gizonezkoenean, ordea, 12:00etan.

Gizonezkoen sailkapen proban, abuztuaren 28an, talde hauek arituko dira:

- Ares

- Arkote

- Astillero

- Bermeo

- Bueu

- Cabo

- Chapela

- Castropol

- Deustu

- Getaria

- Kaiku

- Lapurdi

- Lekittarra

- Ondarroa

- Orio

- Hondarribia

- San Juan

- San Pedro

- Santurtzi

- Tiran

- Zarautz

- Zumaia

- Zierbena

Emakumezkoen sailkapen proban, abuztuaren 29an, berriz, hauek arituko dira:

- Astillero

- Cabo

- Cesantes

- Chapela

- Castropol

- Deustu

- Donostia Arraun Lagunak

- Hernani

- Hibaika

- Hondarribia

- Kaiku

- Ondarroa

- Orio

- Rianxo

- Perillo

- San Juan

- Tiran

- Tolosaldea

- Zarautz

- Zumaia

OHARRA: Donostiarra (etxeko trainerua) dagoeneko sailkatuta dago emakumezkoetan zein gizonezkoetan, araudian hala jasotzen baita, eta bandera irabazteko zortzi ontzietako bat izango da bi estropadetan.

Albisteak (1)

Bideoak (1)