Kontxako Bandera
2024ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
EITB MEDIA
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Perillo izango da. Bestalde, Chapela arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Ostegun eguerdian zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatzeko estropadaren irteera-ordena. Sailkatze-proba eitb.eus-en eta ETB1en izango da ikusgai, zuzenean, 17:40tik aurrera.
Zozketaren emaitzaren arabera, Perillo izango da lehena arraun egiten, eta San Juaneko ontziak itxiko du lehenengo multzoko traineruen txanda. Ondoren, bigarren multzokoek ekingo diote lehiari; Euskotren Ligako traineruak multzo horretan daude. Tolosaldea abiatuko da guztien aurretik; helmugaratzen azkena, berriz, Chapela izango da.
Sailkatze-estropada amaituta, Kontxarako txartela lortzen duten ontzien ordezkariak Donostiako Udalera abiatuko dira, eta igande honetako jardunaldirako txandetako zozketa egingo dute; zozketa eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean. Kontxako Bandera igandean hasiko dira jokatzen.
Sailkatze-estropadaren ordena:
LEHENENGO MULTZOA
1- Perillo
2- Rianxo
3- Castropol
4- Ondarroa
5- Hernani
6- Kaiku
7- Cesantes
8- Deustu
9- Zarautz
10- San Juan
BIGARREN MULTZOA
11- Tolosaldea
12- Orio
13- Zumaia
14- Cabo
15- Hondarribia
16- Donostia Arraun Lagunak
17- Tiran
18- Hibaika
19- Astillero
20- Chapela