Your browser doesn't support HTML5 video.
Mendi lasterketa
Madalina Floreak errekor berria ezarri du Kolitza Balmatraileko erlojuaren kontrako proban
Korrikalari errumaniarrak 57 minutu eta 53 segundo behar izan ditu Kolitza mendia igo eta jaisteko, eta 2 minutu eta 31 segundo hobetu du iaz Muthoni kenyarrak egindako denbora. Gizonezkoetan, Roberto Delorenzi suitzarra saiatu da Patrick Kipngenoren marka hobetzen, baina ez du lortu.