Your browser doesn't support HTML5 video.
HERRI KIROLAK
40 urte dira Iñaki Gorostidi harri-jasotzaileak 185 kiloko zilindroarekin balentria egin zuela
1982an, Iñaki Gorostidi harri-jasotzaile ohiak 185 kiloko zilindroa bi aldiz bizkarreratu zuen esku bakarra erabilita. Ordutik aurrera inor ez da izan gai marka hori berdintzeko, saiakera bat edo beste egon den arren. Igande honetan, baliteke beste norbait animatzea Gorostidi Harria txapelketan.