Your browser doesn't support HTML5 video.
TXAPELDUNA
Nerea Arruti, Euskal Herriko aizkolarien txapeldun berria
Urnietarrak Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazi du, Mungian jokatu den finalean. Pentatloiko garailea erraz antzean nagusitu da egin beharreko lana osatzeko. Minutu eta erditik gora atera dio Nerea Sorondori, azken hiru urteotako garaileari. Irati Astondoak osatu du podiuma.