Your browser doesn't support HTML5 video.
Surfa
Nadia Erostarbe: ''Oso egun berezia izan da lehenengoz CTan parte hartu dudalako, gustura geratu naiz''
Nadia Erostarbek final-zortzirenetarako txartela lortu du World Surf Leagueko Championship Tourreko (CT) Lexus Pipe Pro txapelketan. Gainera, historia egin du, surfaren zirkuitu garrantzitsuenean debuta egin duen Euskal Autonomia Erkidegoko zein Espainiako Estatuko lehen emakumea izan baita.