Itxi

kirolak

Your browser doesn't support HTML5 video.

Boxeoa

Pisaketa gaindituta, Jon Fernandez prest dago borrokatzeko

Etxebarrikoa Bilbon lehiatuko da larunbat honetan, Bizkaia frontoian, pisu superarineko WBC tituluaren bila. Ricardo Nuñez 'El Científico' panamarra izango du aurrean. Bi boxeolariek pasatu dute pisaketa: bizkaitarrak 63,5 kilo pisatu ditu; aurkariak, berriz, 400 gramo gutxiago.