Itxi

Golfa

Rahmek bigarren egin du Andaluzian, eta txapelketa iraultzeko kolpe batera geratu da

Agentziak | EITB

Leer en Castellano

Garaipena Talor Gooch estatubatuarrak lortu du, 205 kolpeko txartela aurkeztuta.

Jon Rahm. Argazkia: Efe.

Talor Gooch estatubatuarrak irabazi du LIV Andaluzia txapelketa, azken jardunaldi zirraragarrian nagusituta. Jon Rahm bizkaitarra 2023ko irabazlearengandik kolpe bakar batera geratu da; Rahm garaipena lortzear izan da, azken jardunaldiaren hasieran inor gutxik egiten zuen arren horren alde.

33 urteko estatubatuarrak 205 kolperekin amaitu du Valderraman jokatutako txapelketa, 8 kolpe zelaiko parraren azpitik. Azken ibilbidearen hasieran, Rahm 6 kolpe atzetik zegoen.

Barrikakoak, baina, ibilbide bikaina egin du, eta lidergoan berdinduta ere izan da Goochekin. Azken zuloan, garaipena lortzeko aukera izan du, baina estatubatuarrak ondo eutsi dio presioari, eta garaipenak ez dio ihes egin.

Rahm laugarren aldiz aritu da Valderraman, eta ez da esku-hutsik atera, taldekako garaipena lortu baitu Legion XIII taldearekin. Banakako azken garaipena iazko irailean lortu zuen Rahmek, Chicagon.

Albisteak (2)