Itxi

Eskubaloia

Bourgogne Dijon izango da Bera Beraren aurkaria EHF Europako Ligako hirugarren kanporaketan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiako taldeak etxean jokatuko du azaroaren 8 eta 9ko asteburuan; azaroaren 15 eta 16ko asteburuan, ostera, etxetik kanpo.

Bourgogne Dijon izango da Bera Beraren aurkaria EHF Europako Liga

Super Amara Bera Berak Frantziako Bourgogne Dijon taldearen aurka jokatuko du EHF Europako Ligako hirugarren kanporaketan, astearte eguerdian Vienan egindako zozketaren arabera.

Horrenbestez, donostiar taldeak etxean jokatuko du azaroaren 8 eta 9ko asteburuan; kanpoan, berriz, astebete geroago, azaroaren 15 eta 16ko asteburuan. Azken kanporaketa horrek multzo faserako sarbidea ematen du; hori urtarrilaren 10ean hasi eta otsailaren 21ean amaituko da.

Iaz, EHF Europako Liga finaleko fasean hirugarren geratu zen Bourgogne Dijon; beraz, aurkari gogorra izango du aurrean Imanol Alvarezen taldeak.

Albisteak (3)