Eskubaloia
Bidasoa Irunek Bragari aurre egin beharko dio, EHF Europa Ligako sailkapen fasean
EITB MEDIA
Joanekoa etxean jokatuko du Irungo taldeak, abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan; itzulikoa, ordea, Portugalen izango da, iraileko lehen asteburuan.
Abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan hasiko da kanporaketa, Artalekun
ABC Braga izango da Bidasoa Irunen aurkaria EHF Europa Ligako sailkapen fasean. Hori izan da astearte eguerdian Vienan egindako zozketaren emaitza.
Horrenbestez, bidasotarrek abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan izango dute joaneko hitzordua, Artalekun. Ondoren, handik astebetera (irailak 6-7) itzulikoa jokatuko dute, Portugalen.
Joan den edizioan, Alex Mozasen taldea final laurdenetara heldu zen, Alemaniako Melsungenek kanporatu zuen arte.
¿¿ ¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿ ¿¿
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) July 15, 2025
¿ @ABCdeBraga izango da gure aurkaria @ehfel_official-ko Qualification Roundean!
¿ La ida será el 30/31 de agosto y la vuelta el 6/7 de septiembre
¿ Europako bidea ¿¿¿¿¿¿¿¿¿ hasiko dugu!#AupaBidasoa¿ #IrundikEuropara¿¿ pic.twitter.com/DIHWfHe5Vz