Atletismoa
Ander Garaiar, 20 urtez azpiko Europako txapelduna 100 metrokoan
EITB
Garaiarrek 10,40 segundoko marka egin du, eta Jozuah Revierre herbeheretarra eta Teddy Wilson britainiarra sailkatu dira bigarren, denbora bera eginda (10,47).
Ander Garaiar. Argazkia: EFE
Ander Garaiar gipuzkoarrak urrezko domina lortu du ostiral honetan Finlandiako Tampere hirian, 20 urtez azpiko Europako Atletismo Txapelketan, 100 metroko proban.
Garaiarrek 10,40 segundoko marka egin du, eta Jozuah Revierre herbeheretarra eta Teddy Wilson britainiarra sailkatu dira bigarren, denbora bera eginda (10,47).
Oiartzungo atleta gazteak Espainiako errekorrak hobetu zituen maiatzean 100 eta 200 metroko probetan.