Itxi

Golfa

Jon Rahmek irabazi du LIV zirkuituko taldekako txapelketa

EITB Media

Leer en Castellano

Golf-jokalari barrikoztarrak garaipena bereganatu du 'Legion XIII' taldearekin, DeChambeauren 'Crushers' menderatuta. Play-offeko bi zulo behar izan dira talde irabazlea erabakitzeko.

Rahm, Hatton, Surratt eta McKibbin, txapeldunen garaikurrekin. Argazkia: @livgolf_league

Jon Rahmek taldekako LIV txapelketa irabazi du Michiganen (AEB), 'Legion XIII' taldearekin, Bryson DeChambeauren 'Crushers' taldea menderatuta. Garaipena bereganatzeko play-offeko bi zulo behar izan ditu Rahmen taldeak. Barrikoztarra (Bizkaia) Saudi Arabiako zirkuituko LIV Golfeko banakako titulua lortu zuen iragan astean.

Garaipenaren ondorioz, 'Legion XIII' taldeak 14 milioi dolar poltsikoratu ditu; 8,4 taldearentzat eta 1,4 kide bakoitzarentzat. Rahmez gain, Tyrrell Hatton britainiarrak, Caleb Surratt estatubatuarrak eta Tom McKibbin iparrirlandarrak osatu dute taldea.

'Legion XIII'k lau kolpeko desabantaila irauli behar izan du finalean; hala, bada, play-offa behartu du, -20ko txartelarekin berdinketa lortuta. Bi zulo gehiago behar izan dira txapelduna erabakitzeko: Rahmek Tyrrell Hattonen kontra jokatu du, eta DeChambeauk Paul Casey izan du aurkari. DeChambeauren akats batek garaipenerako bidea ireki dio Rahmen taldeari. Bizkaikoaren eta Hattonen bina birdiek eman diote garaipena 'Legion XIII' taldeari. 

"Zaila da hitzak aurkitzea. Ez dut uste ondo jokatu dugunik, baina gazteek finaleraino eraman gaituzte. Play-offa iritsi denean konfiantza handia izan dugu. Sentsazio bikaina da. Urte luzea izan da, behingoz lortu dut play-off bat irabaztea. Ezin harroago nago. Urte bikaina izan da", esan du Rahmek, garaipenaren ostean.

Albisteak (3)