Itxi

GOLFA

Carlota Ciganda, hirugarren Arkansasen, 18 zuloko erronda bakarrera egindako txapelketan

AGENTZIAK| EITB

Leer en Castellano

Antolatzaileek txapelketa erronda bakarrera murriztea erabaki dute, igande honetarako eta astelehen eta astearte osorako iragarpen meteorologikoa dela eta.

Carlota Ciganda. Artxiboko argazkia: EFE

Carlota Ciganda nafarra hirugarren sailkatu da LPGA Tourreko Walmart NW Arkansas Championship txapelketan. 18 zuloko erronda bakarrera egin da, euriteengatik, Rogerseko Pinnacle Country Klubaren zelaia ez zegoelako jokatzeko moduan.

Iruindarrak 64 kolpeko txartela sinatu du (7 parraren azpitik), hutsik egin gabeko zazpi birdierekin, jokatu den txanda bakarrean. Nafarrak hirugarren postua beste bost jokalarirekin partekatu du, Sarah Schmelzel estatubatuarra eta Minami Katsu japoniarra kolpe bakarrera dituela.

Antolatzaileek txapelketa erronda bakarrera murriztea erabaki dute igande honetarako eta astelehen eta astearte osorako iragarpen meteorologikoa dela eta.

Albisteak (1)