Itxi

Igeriketa Paralinpikoa

Iñigo Llopis nagusi, Singapurreko Munduko Txapelketako bizkar estiloko 100 metroko proban

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Orain dela bi urte Manchesterren lortutako garaipena berretsi du igerilari donostiarrak, 01:05.29ko denbora eginda, bere marka pertsonala hobetzeaz gain.

Iñigo Llopis, urrezko dominarekin. Irudia: Desgaitasun fisikoa duten pertsonen Espainiako Federazioa

Iñigo Llopis igerilari donostiarra munduko txapelduna da bizkar estiloko 100 metroko proban, Singapurreko Munduko Txapelketan lortutako garaipenari esker.

01:05.29ko denboran amaitu du lana finalean Llopisek, Parisko Jokoetan (01:05:58) eta 2023ko Manchesterreko Munduko Txapelketan (01:05:32) egindako markak hobetuta

Horrenbestez, inoizko marka pertsonal onena egin du, baita Espainiako errekorra hautsi ere. Eduard Horodianynentzat izan da zilarrezko domina; brontzezkoa, ostera, Turgut Aslan Yaramanentzat (01:06:52).

Gaur lortutakoa eta gero, Iñigo Llopisek lehian jarraituko du Singapurren, errelebo probak ez ezik, tximeleta estiloko 100 metrokoa egingo duelako asteartean. 

Albisteak (4)