Itxi

Mendi Maratoia

2026ko maiatzaren 17an jokatuko da XXV. Zegama-Aizkorri mendi maratoia

EITB

Leer en Castellano

Mendi maratoirik entzutetsuenak urtarrilaren 12an irekiko du aurretiko izen-ematea, eta otsailaren 20an zozketatuko ditu dortsalak.

Zegama-Aizkorri 2025 Argazkia: EFEko artxibo irudia

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 25. edizioa, 42,195 kilometro eta 5.572 metroko desnibela duen Golden Trail World Series lasterketarako proba puntuagarria, 2026ko maiatzaren 17an jokatuko da, eta otsailaren 20an 225 dortsal zozketatuko ditu, antolatzaileek ohar baten bidez iragarri zutenez.

Aratz mendigunean eta Aizkorri mendilerroan egiten den maratoiaren dortsal horiek eskuratzeko, aurretiko izen-ematea urtarrilaren 12an irekiko da, 12:00etan, Kronoak.com plataforman.

Hamar egunez, urtarrilaren 12tik 23ra, korrikalariek izena eman ahal izango dute maratoiko dortsal bat eskuratzeko. Ondoren, zozketan parte hartu nahi dutenak, aurretik marka ona egin dutelako dortsala jasoko dutenak eta herrikoak direlako edo edizio guztiak amaitu dituztelako dortsala jasoko dutenak bereiziko dituzte.

Urtarrilaren 26an, bestalde, Kilometro Bertikala eta Junior Traila (16-18) lasterketetan izena emateko epea irekiko da.

Hiru lasterketetarako dortsalak otsailaren 20an zozketatuko dituzte.