Itxi

Golfa

Rahm Espainiako Irekia irabazteko aukerarik gabe geratu da

AGENTZIAK | EITB

Leer en Castellano

Akatsak larrutik ordaindu ditu, eta 11. zuloan bogey bikoitza eginda, agur esan die bere aukerei, egoerari buelta eman ezinik. Guztira -4 kolpeko txartela eginda amaitu du.

Jon Rahm Espainiako Irekian. Argazkia: EFE

Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak ezin izan dio buelta eman bere egoerari Espainiako Irekian, eta igandean tituluagatik borrokatzeko aukerarik gabe geratu da, hein batean Marco Penge ingelesaren ihesaldiak baldintzatuta.

Euskaldunak gora egin du lehen zortzi zuloen ostean -3ko txartela aurkeztuta. Hala ere, ibilbideak zail jarri dizkio gauzak Rahmi. Akatsak larrutik ordaindu ditu eta, 11. zuloan bogey bikoitza eginda, agur esan die bere aukerei, egoerari buelta eman ezinik. Guztira -4 kolpeko txartela eginda amaitu du.

Pengek lidertzatik urrundu du Rahm, ia zortzi birdie jarraian eginez guztira -16 kolpeko txartela lortuta.

Albisteak (1)