Itxi

Atletismoa

Celada eta Tisalema garaile 2025eko Behobia-Donostia lasterketan

L. U. | EITB

Leer en Castellano

Raul Celada nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda; emakumezkoenean, aldiz, Katherine Ruth Tisalema izan da azkarrena, 1 ordu, 9 minutu eta 54 segundoko markarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Raul Celada eta Katherine Ruth Tisalema izan dira 2025eko Behobia-Donostia maratoi erdiko irabazleak. Igande honetakoa lasterketaren 60. edizio arrakastatsua izan da. Behobiatik ia 28.000 kirolari abiatu dira (% 33,86 emakumezkoak), eta Donostian izan dute helmuga.

Gizonezkoetan, Leongo atletak ezusteko handia eman du Behobiako 60. edizioan, Donostiako helmugara bakar-bakarrik iritsitta. Emakumezkoetan, ekuadortarra ere lehiakideei aurrea hartuta iritsi da helmugara.

Raul Celada 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda nagusitu da. Diego Mentrida izan da bigarren, 14 segundora, eta Iraitz Arrospidek osatu du podiuma, 18 segundora sartuta. Arrospide izan da euskaldunik onena, 1 ordu, 1 minutu eta 46 segundoko denbora eginda.

Tisalemak ere, erakustaldia egin du, Behobia-Donostia ikusgarrian ezustekoa eman eta meritu handiz irabazteko, 1 ordu, 9 minutu eta 34 segundoko marka eginda. Noshmin Mandoi izan da bigarren, 24 segundora, eta Maria Maro Zubiri (1:10:43) nafarrak osatu du podiuma, hirugarren postuan helmugaratuta.

Gizonezkoen lasterketako sailkapena

Gizonezkoen sailkapena

Emakumezkoen lasterketako sailkapena

Emakumezkoen sailkapena

Bideoak (5)