Itxi

Europa Kopa

Bursa Büyüksehir izango da Replasa Beti-Onaken arerioa Europa Kopan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hala egokitu da astearte honetan Vienan egindako zozketan. Joanekoa Atarrabian jokatuko dute, urtarrilaren 17an, eta itzulikoa, handik zazpi egunetara, Turkian.

Replasa Beti-Onak

Replasa Beti-Onakek Bursa Büyüksehir turkiarraren kontra jokatuko du Europa Kopako final zortzirenetan, astearte honetan Europako Eskubaloi Federazioak Vienan egindako zozketan egokitutakoaren arabera. 

Talde nafarrak joaneko norgehiagoka etxean jokatuko dute, urtarrilaren 17an; itzulikoa, ordea, astebete geroago, Turkian. Beti-Onakek hirugarren errondan Yellow Winterthur suitzarra kanporatuta lortu zuen final zortzirenetarako txartela.