Gasteiz
2026ko Gasteizko Maratoi Erdirako 4.000 dortsal guzti-guztiak saldu dira honezkero
EITB
Gasteizko 47. Maratoi Erdian 4.163 lagunek izena eman dute, atleta profesional eta federatuen artean; abenduaren 14an bilduko dira Gasteizko kaleetan.
Gasteizko Maratoi Erdia aurkezpena; IRUDIA: GASTEIZKO MARATOI ERDIA
2026ko Gasteizko Maratoi Erdiarako 4.000 dortsalak saldu dira, zehazki, Gasteizko Maratoi Erdiaren 47. edizioan 4.163 lagunek eman dute izena, atleta profesional eta federatuen artean. Abenduaren 14an bilduko dira Gasteizko kaleetan.
Euskal atletismoko froga zaharrena baliagarria izanen da Arabako eta Euskadiko txapelketetarako. Dortsalak honela banatuko dira: 3.245, gizonezkoentzat, eta 918, emakumezkoentzat. Inoiz baino emakume gehien parte hartuko dute. Araba izanen da lurralde ordezkatuena, 1.517 atletarekin (%36,44), Gipuzkoak jarraitzen dio, 742rekin (% 17,82), eta hirugarren, Bizkaia, 674rekin (% 16,19).
Aurtengo garaipena lortzeko faboritoen artean, Urko Herran, azkeneko lau edizioetako irabazlea, Carles Montllor, Imanol Larrañaga, Joseba Diaz eta Eneko Aguirrezabal daude. Emakumezkoen proban, berriz, faborito gehiago daude. Elena Loyo gasteiztarra nabarmentzen da, eta borrokan egonen dira Arrate Mintegi eta Diana Vecillas.