Australiako Irekia
Djokovic eta Murray, aurrez aurre finalean
Erredakzioa
Munduko aurreneko sailkatuak eta Eskoziako tenislariak denboraldiko lehenengo txapelketa handia irabazteko borrokatuko dute, Australian.
Andy Murray Eskoziako tenislariak bere hirugarren Australiako Irekiko finala jokatuko du Novak Djokovicen aurka. Britainiarrak 6-4, 6-7 (5), 6-3, 6-7 (2) eta 6-2 gainditu du Roger Federer, eta munduko lehenengo sailkatuak aise kanporatu zuen David Ferrer espainiarra 6-2, 6-2 eta 6-1.
Murrayk AEBetako Irekia irabazi zuen iragan denboraldian, eta Federer suitzarra aurrenekoz gainditu du Grand Slam batean. Eskoziarrak sakearekin min handi egin zion suitzarrari, eta laugarren setan 4-1ekoa iraultzea lortu zuen.
2011ko finalean Djokovic eta Murray nor baino nor gehiago izan ziren, eta Serbiako txapeldunak titulua irabazi zuen.