Epaiketa
Pistoriusek negar egin du fiskalaren aurrean
Erredakzioa
Kirolari olinpikoaren abokatuak fidantzapean aske uzteko eskatu du, baina Fiskaltza ez dator bat eskari horrekin, eta epaiketa atzeratzea eskatu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oscar Pistoriusek negar egin du, Pretoriako Tribunalean ustez bere neska laguna tiroz hiltzea leporatu diotenean. Gerri Niel fiskalak Pistoriusi leporatutako delitua irakurri duenean hasi da negarrez kirolari olinpikoa.
Pistoriusen aita eta arreba ere epaitegian zeuden, eta negarrez hasi dira. Kirolariaren abokatuak fidantzapeko askatasuna eskatu du Pistoriusentzat, eta erabakia Desmond Nair epaileak hartu beharko du.
Fiskaltza, ordea, ez dator bat Pistoriusen abokatuaren eskakizunarekin, eta ez du Oscar Pistoriusi fidantzapeko askatasuna ematerik nahi. Ondorioz, Fiskaltzak epaiketa atzeratzea eskatu du.