Borroka
Maider Undak brontzezko domina lortu du Klippanen
Erredakzioa
Anastasia Lobsinger estatubatuarrari irabazi dio podiumeko hirugarren postura igotzeko lehia. Natalia Vorobeva izan da txapelketako irabazlea.
Maider Unda euskal borrokalariak, brontzezko domina lortu du Klippaneko (Suedia) txapelketan. Londreseko Olinpiar Jokoetan ere brontzezko domina eskuratu zuen Undak.
Arabako borrokalariak Anastasia Lobsinger estatubatuarrari irabazi dio hirugarren postua eskuratzeko borrokaldia. Natalia Vorobevaren aurka galdu zuen Maider Undak larunbatean, eta borrokalari errusiarra izan da txapelketako irabazlea.