Itxi

Gezurtia dela adierazi du

Eufemiano Fuentes: 'Odriozolak hobe du isilik egotea'

Erredakzioa

Jose Maria Odriozolak adierazi zuenez, mediku kanariarra Federaziotik bota egin zuen 1989an. Fuentesek dioenez, Atletismoko Federazioko presidentea gezurretan ari da.

Eufemiano Fuentes. Argazkia: EFE

Eufemiano Fuentes Puerto Operazioagatik akusatuta dago, eta astelehen honetan 'mezua' bidali dio Jose Maria Odriozola Espainiako Atletismoko Federazioko presidenteari: "Hobe du isilik egotea".

Odriozolak larunbatean Efe agentziari esan zionez, 1989an presidente kargura iritsi zenean hartu zuen lehen neurria Eufemiano Fuentes botatzea izan zen.

"Odriozolak Federaziotik bota ninduela esaten duenean, gezurretan ari da. Isilik hobeto legoke. Odriozola adineko gizona da, eta horren ondorioz, arazoak ditu. Merino Batresek (Fuentesen kidea zen, eta epaiketatik at dagoen hematologoa) alzheimerra du, eta Odriozola zaharragoa da", esan du Eufemiano Fuentesek.

Albisteak (3)