Itxi

Debekatutako substantziak

Gobernuak dopingaren kontrako lege berria onartu du

Isunak igo egin dira eta 400.000 euro artekoak izando dira. Gainera, Dopingaren kontrako Estatuko Agentziak eskumen gehiago izango ditu.

Debekatutako substantziak erabiltzeagatik 400.000 euro arteko zigorra izango da. Efe.

Ministroen Kontseiluak Dopingaren kontrako lege berria onartu du. Lege horri esker, Espainiako legediak Dopingaren kontrako Munduko Agentziaren eskaerei erantzungo die.

Lege proiektua Parlamentutik pasa beharko da. Ministroen Kontseilura hainbat txostenen ondorioak kontuan hartu eta gero iritsi da.

Osasunaren Babeserako eta Kirol Ekintzetan Dopingaren Kontra Borroka egiteko Legeak eskumen gehiago ematen dizkio Dopingaren kontrato Estatuko Agentziari. Horrez gain, 23:00ak eta hurrengo eguneko 06:00ak artean doping kontrolak egiteko debekuari gusten dio, kirolarien oinarrizko eskubideak eta duintasuna errespetatzeko.

Hala ere, salbuespenak ere badaude, eta, egoera ematen denean, salbuespenak kirolariari azaldu beharko zaizkio.

Zigor handiagoak

Halaber, zigor ekonomikoak 400.000 euro arte igo ditu eta Kirolaren Epaitegi Arbitrala sortuko du. Tribunal horrek Kirol-diziplinarako Batzorde Gorenaren lekua hartuko du, eta doping kasuak aztertzeko sail berezia izango du.

Albisteak (2)