Errugbia, Ohorezko Maila
Gernika Bizkaiako jokalari ohiek 'jatekorik ere ez dutela' salatu dute
Erredakzioa
"Beste batzuk gasik eta argindarrik gabe egon dira", iragarru du duela hilabete arte entrenatzaile izandakoak. Klubak egoera ekonomiko latza bizi du, babesleek ordaintzen ez dutelako.
Jorge Gimenez Bizkaia Gernika taldeko entrenatzaile ohiak taldeko zenbait jokalari ohik bizi duten "egoera tamalgarria" salatu du: "etxebizitza batean sartuta" eta "ia jatekorik ere ez dutela". Guztia, klubak dirua zor dielako.
Gimenezek ohar bat atera du biharko prentsaurrekoa deitzeko. Prentsaurreko horretan taldeko kide izan zirenek bizi duten "egoera tristea" eta "egoera pertsonal oso gogorra" azalduko du.
"Taldeko jokalari ohi batzuk etxebizitza batean sartuta daude, jatekorik ez dutela; eta beste batzuk gasik eta argindarrik gabe egon dira, euren egoeraren ardura izan behar zutenek erabat baztertuta utzi dituztelako", azladu du Gimenezek, duela hilabete arte Gernika Bizkaia taldeko entrenatzailea izandakoak.
Gimenezek hedabideei dei egin die "errealitate latza gertutik ikusteko" eta "klubeko zenbait arduraduni utzikeria leporatu die, jarrera horrek eragin baitu salatutako egoera".
"Bizkaia Gernikaren alde dena eman dugu, eta kluba guztion gainetik dago, horregatik horrelako egoera ez errepikatzeko deia egiten dugu", esaten du oharraren amaieran.
Egoera ekonomiko kritikoa
Otsailaren amaieran, Jose Alberto Pradera presidenteak kluba egoera ekonomiko kritikoan zegoela iragarri zuen, zenbait babeslek denboraldia hasi baino lehen adostutakoa ordaintzeari utzi ziotelako.
Horrek jokalari askok eta entrenatzaileak berak taldea uztea ekarri zuen, Gernika taldea denboraldi bikaina egiten ari zela: Ohorezko Mailako liderra ze eta Amlin Cup delakoan parte hartu zuen.