27. edizioa
Larunbatean, Zarautzko triatloia
Erredakzioa
2.9 kilometroko igeriketa saioa egin beharko dute, 81 kilometro bizikleta gainean, eta 20 korrikan. eitb.com-ek eta ETBSat-ek zuzenean eskainiko dute proba, 16:30etik aurrera.
Larunbat honetan Zarautzko BH-Triatloiaren 27. edizioa korrituko da. Bertan 600 atleta baino gehiagok hartuko dute parte, eta Eneko Llanos edo Catriona Morrison bezalako kirolarien parte-hartzea baieztatuta dago.
2.9 kilometroko igeriketa saioa egin beharko dute, 81 kilometro bizikleta gainean, eta 20 korrikan. eitb.com-ek eta ETBSat-ek zuzenean eskainiko dute proba, 16:30etik aurrera.