Golfa
Olazabalek Asturiaseko Printzearen Saria jasoko du
Erredakzioa
Gipuzkoako golf-jokalariak irabazi du saria, azkenengo bozketan Teresa Perales igerilari paralinpikoa gainditu ondoren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jose Maria Olazabal hondarribiarrak 2013ko Kirolaren Asturiaseko Printzea Saria jasoko du, azkenengo bozketan Teresa Perales igerilari paralinpikoa gainditu ondoren.
Bozketaren azkenengo fasera David Cal piraguista, Javier Gomez Noya triatleta, eta Oxford.Cambridge estropada mitikoa ere heldu dira.
Olazabal (Hondarribia, Guipuzkoa, 1966), Severiano Ballesterosen ondoren (1989an Asturiaseko Printzea Saria), Espainiako historiako golflaririk onena da. Augustako bi Master lortu ditu (1994 eta 1999), eta Ryder Kopa lau aldiz irabazi du. Azkenengoan, gainera Europako kapitaina izan zen (2012).