Frankfurteko Ironmana
Eneko Llanos, Europako txapelduna
Erredakzioa
7 ordu, 59 minutu eta 58 segundoko denbora egin du gasteiztarrak, onena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eneko Llanosek garaipena eskuratu zuenFrankfurteko Ironmanean, eta Europako txapelduna da horrezkero.
7 ordu, 59 minutu eta 58 segundoko denbora egin zuen Llanosek, berak uste baino hobea: 'Gogorregia egin zait maratoia: hirugarren itzuliaren ostean, oso nekatuta nengoen eta haizeak gogor jotzen zuen. Aurrean egoteko aukera nuen, baina ez nuen uste hain ondo ibiliko nintzenik'.