Itxi

100 metrokoan

Usain Boltek urrezko domina berreskuratu du

Erredakzioa

Jamaikakoak 9.77ko denborarekin irabazi du urrezko domina Moskuko Munduko Txapelketan. Justin Gatlin estatubatuarrak zilarra eskuratu du, eta Nesta Carter jamaikarrak brontzea.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Usain Bolt jamaikarrak urrezko domina irabazi du 100 metroetako lasterketan. Daegu 2011ko Munduko Txapelketan deskalifiatu egin zuten, baina Moskun koroa berreskuratu egin du Boltek, 9.77ko denborarekin.

Jamaikako atleta seigarren kaletik irten da ((segundoko 163 milaren igaro dira abiatu denerako), eta lasterketa erdian Justin Gatlin estatubatuarraren parean jarri da. Azkenengo metroetan Usain Boltek Gatlin aise gainditu du, eta urrea berreskuratu du. Gatlinek zilarrezko domina lortu du, 9.85eko denborarekin, eta Nesta Carter jamaikarrak brontzea, 9.95ekin. Aurreneko bostetatik lau Jamaikako korrikalariak izan dira.

Boltek urrezko hiru domina lortzea du helburu, oraindik 200 metroko proban eta 100 metroko 4 errelebukoan parte hartuko baitu.

Albisteak (2)

Bideoak (1)