Itxi

Raonic gainditu du finalean

Nadalek Montrealeko Rogers Cup txapelketa irabazi du

A.B.

Tenislari espainiarrak 6-2 eta 6-2ko emaitzarekin irabazi dio finala Miroslav Raonic kanadarrari. Emakumezkoetan Serena Williams izan da txapelduna.

Rafael Nadal Montrealen lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Rafael Nadalek irabazi du Montrealeko Rogers Cupa, eta bere 25. Masters 1000 txapelketa irabaztea lortu du. Finalerdietan partida gogorra eta lehiatua jokatu zuen Djokovicen aurka, eta bere mailarik onena eman beharra izan zuen serbiarra kanporatzeko.

Finalean Miroslav Raonic kanadarra izan du aurkari Nadalek. Raonicek ere partida gogorra jokatu zuen finalerdietan bere herrikidea den Pospisilen aurka. Manacorreko tenislariak ez dio Raonici aukerarik eman finalean, eta bi setetan gainditu du (6-2 eta 6-2).

Serena Williams, garaile emakumezkoetan

Montrealen gizonezkoen Rogers Cup txapelketa jokatzen den bitartean, Toronton, emakumezkoen txapelketa egiten dute. Serena Williams izan da emakumezkoen Rogers Cupeko txapelduna.

Serenak nagusitasunez irabazi dio finala Sorana Cirstea errumaniarrari (6-2 eta 6-0), eta hirugarren aldiz irabazi du Torontoko txapelketa. Kanadakoa, Williamsek aurten lortzen duen zortzigarren titulua izan da.

Albisteak (2)