Itxi

37,36 segundoko marka

Jamaika, munduko txapeldun 4x100 metroko errelebuan

A.B.

Nesta Carter, Bailey Cole, Ashmeade eta Usain Bolt korrikalariek osatutako taldeak urrezko domina lortu du, 37,36 segundoko markarekin. AEBetako taldea izan da bigarren, eta Kanada hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jamaika jaun eta jabe da abiadura probetan. Emakumezkoen 4x100 metroko errelebu-proban urrezko domina lortu du talde jamaikarrak, eta gizonezkoen 4x100 metroko errelebuan ere nagusi izan da Jamaikako taldea.

Nesta Carter, Kemar Bailey Cole, Nickel Ashmeade eta Usain Bolt korrikalariek osatu dute taldea, eta lehen postua lortu dute, 37,36 segundoko markarekin. Boltek urrezko hirugarren domina lortu du Moskuko Munduko Txapelketetan.

AEBetako taldea izan da bigarren, 37,66 segundoko markarekin. Charles Silmonek, Mike Rodgersek, Rakieem Salaamek eta Justin Gatlinek osatutako taldeak lortu du zilarrezko domina.

Britainia Handia izan da hirugarren, baina deskalifikatu egin dituzte, eta, ondorioz, Kanadak lortu du brontzeko domina. Gavin Smellie, Aaron Brown, Dontae Richards Kwok eta Justyn Warner korrikalariek osatu dute talde kanadiarra, eta 37,92 segundoko marka egin dute.

Albisteak (2)

Bideoak (1)