Belgikako S.N.
Vettel azkarrena izan da, Fernando Alonsoren aurretik
Erredakzioa
Munduko Txapelketako liderrak garaipen garrantzitsua lortu du Spako zirkuituan. Ferrari taldeko asturiarra bigarren izan da, eta Lewis Hamilton britainiarra hirugarren.
Sebastian Vettel (Red Bull), Bat Formulako Munduko Txapelketako liderra, aise nagusitu da Belgikako Sari Nagusian. Alemaniarrak Fernando Alonso (Ferrari) eta Lewis Hamilton (Mercedes) gainditu ditu, Spa-Francorchamps zirkuituan.
Vettelek 16,8 segundo atera dizkio Alonsori helmugan, eta Hamilton espainiarraren hamar segundora heldu da. Laugarren Mercedes taldeko Nico Rosberg izan da, eta bosgarren Red Bull taldeko Mark Webber. Kimi Raikkonen (Lotus) finlandiarrak lasterketa utzi behar izan du.
Sari nagusiko aurreneko itzulietan lider jarri da Sebastian Vettel, Lewis Hamiltonek ez baitu atzo lortutako ‘pole’a ondo aprobetxatu. Alonso bosgarren jarri da, bederatzigarren postutik irten ostean, eta lasterketan beste hiru posizio irabazi ditu.
- Belgikako Sari Nagusia (44 itzuli = 308,052 km.):
.1. Sebastian Vettel (ALE) Red Bull Renault 1h.23:42.196
.2. Fernando Alonso (ESP) Ferrari + 16.869
.3. Lewis Hamilton (GBR) Mercedes + 27.734
.4. Nico Rosberg (ALE) Mercedes + 29.872
.5. Mark Webber (AUS) Red Bull Renault + 33.845
.6. Jenson Button (GBR) McLaren Mercedes + 40.794
.7. Felipe Massa (BRA) Ferrari + 53.922
.8. Romain Grosjean (FRA) Lotus Renault + 55.846
.9. Adrian Sutil (ALE) Force India Mercedes + 69.547
10. Daniel Ricciardo (AUS) Toro Rosso Ferrari + 73.470
11. Sergio Perez (MEX) McLaren Mercedes + 81.936
12. Jean-Eric Vergne (FRA) Toro Rosso Ferrari + 86.740
13. Nico Hülkenberg (ALE) Sauber Ferrari + 88.258
14. Esteban Gutierrez (MEX) Sauber Ferrari + 100.436
15. Valteri Bottas (FIN) Williams Renault + 107.456
16. Giedo van der Garde (HOL) Caterham Renault + 1 itzuli
17. Pastor Maldonado (VEN) Williams Renault + 1 itzuli
18. Jules Bianchi (FRA) Marussia Cosworth + 1 itzuli
19. Max Chilton (GBR) Marussia Cosworth + 2 itzuli
- Erretiratuak:
Charles Pic (FRA) Caterham Renault 9
Kimi Raikkonen (FIN) Lotus Renault 26
Paul Di Resta (GBR) Force India Mercedes 27