AEBko Irekia
Nadal, berriro ere txapeldun, Djokovic gaindituta
Erredakzioa
Nadalek lau setetan erdietsi zuen garaipena (6-2, 3-6, 6-4 eta 6-1). Lorpen hau teniseko Grand Slametan jokatzen duen 18. finalean izan da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Rafa Nadal espainiarria Estatu Batuetako Irekiko txapeldun berria da.
2013ko finalean espainiarrak Novak Djokovic faboritoa gainditu zuen bart lau setetan, 6-2, 3-6, 6-4 eta 6-1. Modu honetan bien arteko lehian 22 garaipen ditu Nadalek eta 15 Djokovicek jokatutako 37 partidetan.
'Lehikorra izatea nahi nuen, besterik ez, kontuan izanda nondik natorren. Garaipen hau amets bat da, oso pozik nago, ezin hobea da garaipen hau', adierazi zuen Nadalek garaikurra eskuetan zuela.