Massaren ordezkoa
Kimi Raikkonen, Ferrari taldeko pilotu berria
Erredakzioa
Finlandiarra Fernado Alonsoren taldekidea izango da hurrengo bi urteetan.
Kimi Raikkonen Ferrari taldeko pilotu berria izango da datorren denboralditik aurrera. Finlandiarrak bi urterako kontratua sinatu du talde italiarrarekin. Hala jakinarazi du Ferrarik komunikatu baten bitartez.
Felipe Massak asteartean iragarri zuen ez duela datorren denboraldian Ferrarin jarraituko, eta Raikkonenek ordezkatuko du brasildarra. Finlandiarra Fernando Alonsoren taldekide berria izango da.