Itxi

Porrotaren ostean

Madril 2024ko Jokoetara aurkeztuko ez dela iragarri du Ana Botellak

Erredakzioa

Madrilgo alkateak adierazi duenez, bide olinpiarretik "espero genituen etekin guztiak jaso ditu hiriak dagoeneko".

Ana Botellak agerraldia egin du, Buenos Airesen porrota izan ostean lehenengoz. Irudia: EFE

Ana Botella Madrilgo alkateak Madril 2024ko Olinpiar Jokoetara aurkeztu behar ez dela helarazi dio Erregeari eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari.

Botellak prentsaren aurrean egindako agerraldi batean iragarri du erabakia, eta, bide olinpiarretik "espero genituen etekin guztiak jaso ditu hiriak dagoeneko", gaineratu du.

Alkateak Jaime Lissavetzky Madrilgo Udaleko oposizioaren buruari ere jakinarazi dio hartutako erabakia.

Botellak, hitzaldian, egindako lana eskertu die hautagaitzako kideei, eta, alkateak Madril hiriarekin duen "konpromiso pertsonala eta politikoa" berretsi du.

Botella hautagaitzak porrot egin zuenetik lehenengoz agertu da gaur, osteguna, PPko hainbat kiderekin batera, besteak beste Soraya Saez de Santamaria presidenteordearekin, egindako gosari batean.

Bertan, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa; Jesus Posada Kongresuko presidentea; Rodrigo Rato eta Eduardo Zaplana Lan eta Ekonomia ministro ohiak; eta Esperanza Aguirre Madrilgo PPren presidentea ere izan dira.

Era berean, Ignacio Gonzalez Madrilgo presidentea eta bere kabineteko hainbat kide ere bertaratu dira, esaterako, Lucia Fijar Hezkuntza eta Kiroletako kontseilaria eta Javier Fernandez-Lasquetty Osasun burua.

Albisteak (2)