Ezbeharra
Maria de Villota berez hil dela berretsi dute
Erredakzioa
Bat Formulako pilotu ohiaren hilotza ostiral goizean aurkitu dute Sevillako hotel batean.
Maria de Villota auto-gidari ohia berez hil da, autopsiaren arabera.
Sevillako Auzitegiko Institutu Anatomikoan egindako azterketak heriotza berez gertatu dela berretsi du. Ondorioz, 33 urteko kirolariaren heriotza "arrazoi naturalek" eragin dute, medikuen arabera.
Emilio de Villota aita eta gainontzeko senitartekoak Sevillan dira dagoeneko.
Hileta zerbitzuetako auto batek Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman du Maria de Villotaren hilotza.
Hedabideen ikusminaren aurrean, ibilgailua 10:10ean atera da hoteletik. Minutu batzuk lehenago, apaiz bat atera da.
Maria de Villota Madrilen jaio zen 1980. urtean eta Bat Formulako pilotua izan zen.
Istripu larria
Bat Formulako pilotu ohia adorearen eta kemenaren ikur bihurtu zen, iaz izandako istripu batean begi bat galdu eta gero. Iazko uztailaren 3an, Erresuma Batuko zirkuitu batean Marussia F1 Team taldearentzat probak egiten ari zela, talka egin zuen pistaren alboan aparkatuta zegoen kamioi baten aurka. Hasieran, horren bizia arriskuan izan zen, baina azkenean aurrera egin zuen.
KIROL-IBILBIDEA
2000 Formula Toyota Castrol 1300 Team MoviStar
2001 Formula Toyota Castrol 1300
2002 F3 Española Meycom
2003 F3 Española GTA
2004 F3 Española Racing Engineering
2005 F3 Española - Clase Copa Meycom Ferrari Challenge Europa Baron Team
2006 WTCC Maurer Motorsport Ferrari Challenge Europa Baron Team
2007 WTCC Maurer Motorsport
2008 Euroseries 3000 Emilio de Villota Motorsport
2009 Superleague Fórmula Atletico de Madril
2010 Superleague Fórmula Atletico de Madril
2011 Superleague Fórmula Atletico de Madril
BABESA SARE-ZOZIALETAN
Impactada con la muerte de María de Villota. Una gran deportista y una gran luchadora nos ha dejado . Mi pésame y mil abrazos a la familia.
— Edurne Pasaban (@Edurne_Pasaban) October 11, 2013
Trágica noticia la del fallecimiento de María de Villota. Nuestro más sentido pésame a su familia y amigos. #Triste
— Scuderia Ferrari (@InsideFerrari) October 11, 2013